EUSKARA

Nigeriako ipuina

Lehoia eta gizona 



Txakala eta lehoia

Aspalditxo zen lehoia gizonarekin haserre zebilela. Gizona ehizan ibiltzen zen oihanean barrena, animaliak kupidarik gabe hiltzen. Horregatik egun batean lehoiak oihaneko animalia guztiei deitu eta aholkua eskatu zien. Eztabaidan aritu ondoren, elefanteak hoberena eskola bat egitea izango zela esan zuen. Eskola hartan animalia gazteek beren gurasoak zekiten guztia ikasi ahal izango zuten. Orduan Lehoiak galdetu zuen:
__ Nor izango da maisua?
__ Neu izango naiz gazteen maisua__ erantzun zuen hienak__ Orroe egiten eta hortzak erakusten irakatsiko diet. Horrela gu harrapatzera etortzen diren gizonak ikaratu eta hemendik alde egingo dute.
Hala ere, erbiari ez zitzaion plana gehiegi gustatu, bera bezalako animalia txikiek ezin baitzuten gizona ikaratu.
__ Zergatik ez diegu irakasten belar artean edo usain txarra duten gauzen ondoan ezkutatzen? Gizona ez da inoiz leku horietara hurbilduko.
Elefantea barreka hasi zen erbiaren proposamena entzutean.
__ Nola nahi duzu ni horrelako leku txikietan ezkutatzea?
Hori entzunda, animalia guztiek barre egin zioten erbiaren planari.
__ Neu izango naiz maisua__ esan zuen txakalak.
__ Zer irakatsiko diezu zuk animalia gazteei?
__ Nik beti oso kontutan hartzen ditudan hiru gauza irakatsiko dizkiet. Lehena da jatekoa beti leku berean bilatzen dudala. Horrela ez naiz gizonen tranpetan erortzen. Bigarrena da ibai batera ura edaten joaten naizenean, beti inguruan inor ote dagoen begiratzen dudala; eta naiz eta inguruan inor ez egon, ez dut burua uretara makurtzen.
__ Eta nola edaten duzu?__ galdetu zion erbiak.
__ Buztana uretan sartzen dut, gero pausu batzuk urruntzen naiz eta buztaneko ura edaten dut. Eta horrela egarria ase arte.
Txakalak, hienak, nola egiten zuen lo jakin nahi izan zuen.
__ Horixe da kontutan hartzen dudan hirugarren gauza. Gauean ulua leku batean egiten dut eta gero beste batera joaten naiz.
Txakalaren jakituriak harrituta utzi zituen animalia guztiak.
__ Txakal adiskidea, zeu izango zara animalia gazteen maisua__ esan zion lehoiak.
Pixkanaka-pixkanaka, animalia guztiek beren kumeak eraman zituzten txakalaren eskolara. Ikasle gazteek adi-adi entzuten zituzten maisuaren irakaspenak. Denek, lehoikumeak izan ezik.
Egun batean lehoikumea eta erbia ibilalditxo bat egitera joan ziren, eskola bukatu eta gero. Halako batean gizon bat ikusi zuten.
Orduan, lehoikumeak lastozko txabola bat egiteko agindu zion gizonari.
Gizonak amore eman zuen eta egurrezko txabola polit bat egin zion oihaneko erregearen semeari. Barruan izan zenean, lehoikumeak atea ixteko agindu zion gizonari. Gizonak atea itxi zuen; gero adar eta belar lehorrak biltzen hasi zen eta txabola inguruan utzi zituen. Azkenean sua eman zion belar lehorrari eta txabola erretzen hasi zen.
__ Aizu, gizon! Zabaldu atea azkar!__ oihu egin zuen lehoikumeak.
__ Gaur gizonarekin topo egin duzu lehen aldiz. Zure atzapar sendoez laster menperatuko zenuela uste zenuen, baina oker zeunden. Orain nire eskuetan zaude.
__ Ez nekien zer esaten nuen__ erantzun zion lehoikumeak negarrez.
__ Konforme!__ erantzun zion gizonak. sutan zegoen txabolaren atea zabalduz__, baina gogoan eduki beti lehoia agian animalien erregea izan ahal dela, baina inola ere ez gizonaren erregea.


Nigeriako ipuin anonimpa
Mundu zabaleko ipuinak. Gero

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina